Experientziak
Bizipen ahaztezinak bermatuta!! Ordutegien eta daten malgutasuna eskaintzen
dugu taldeentzat eta familientzat (muztioa dugu txikienentzat).
“Txotx” esperientzia
Sagardoa maite duten horietakoa zara, ala esperientzia berriak deskubritzen eta bizitzen
gozatzen duzu, besterik gabe?
Añota sagardotegian bisita gidatua egiteko aukera eskaintzen dizugu. Nola ez, han “txotx!!” Eder bat egingo dugu txorizo pintxo eder batekin batera.
Euskal sagardo dastaketa honek gutxienez 30 minutu iraungo du.
Garai batean “txotx” sagardoa zerbitzatzeko kupelan egiten zen zuloa estaltzeko erabiltzen zen makila zen.
Hori dela eta, gaur egun esamolde hori sagardo trago on bat edatera gonbidatzeko erabiltzen da.
Sagarra jaso eta sagardoa egiteko garaian ez dira upategira bisitarik egingo (irailetik urtarrilera erdirarte), barkatu eragozpenak.
“Añota” esperientzia sagardotegi egun batek zer esan nahi duen jakin nahi dutenentzat da.
Etxeko upategia bisitatu eta dastaketa txiki bat egin ondoren (30 minutu, batez beste), jangelara joango gara sagardotegiko menu tradizional bikainaz gozatzeko:
• Bakailao edo zezina tortilla
• Bakailao frijitua edo zizina bozatua
• Txuletoia parrillan (3 lagunentzat)
• Gazta irasagar eta intxaurrekin
• Txotxeko sagardoa edo botilako sagardoa
Sagarra jaso eta sagardoa egiteko garaian ez dira upategira bisitarik egingo (irailetik urtarrilera erdirarte), barkatu eragozpenak.
“Añota” esperientzia
“Geu” esperientzia
“Geu” esperientziaren izenpean, Añotan abendua eta apirila bitartean antolatzen ditugun jai eta ekitaldi guztiak biltzen ditugu.
Gastronomia eta euskal kulturaren inguruko jarduerak dira. Trikitilariak, bertsolariak, herri
kantak, herri kirolak…
“Geu” hitzak “gu geu” esan nahi du euskaraz, eta horregatik iruditu zaigu ekitaldi horiei guztiei izena emateko hitzik egokiena.
Konpromisorik gabe informatu epe laburrean festaren bat martxan badugu.
Ingurua
Milioika urteko abentura bat bizitzeko zorian zaude kilometro gutxiko bailara honetan.
Dinosauroak, historiaurreko gizakiak, santuak, trenak, jauregiak. Euskal Herriaren ezaugarriak bete-betean ezagutzeko aukera ematen dizugu.
Historian bost geldialdi egingo dituzu, Urolako bost zentrotan: Zumaiako Algorri Baliabide Naturalen Interpretazio Zentroan, Ekainberrin eta Zestoako Lili Jauregian eta Azpeitiko Trenbidearen Euskal Museoan eta Loiolako Santutegian.
Galeria
Zatoz eta gozatu!
Jatun onarekin eta euskal gastronomia tradizionalarekin maiteminduta daudenentzat Añotak derrigorrezko bisita merezi du.